XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala eta guztiz ere, Pilotaren barruan dauden lan-talde espezializatu desberdinek onartu egin dute oinarrian garatutako lan sendo eta serio batek baizik ez duela gailurra arrakastaz lortzea ahalbidetuko.

Oinarrian garatutako lanak pilota-eskoletan hasi behar du bereziki, lanbide-prestakuntza gertatzen den bezalaxe, oinarrizko prestakuntzak garrantzi erabakiorra baitu pilotarako.

Dena den, maila hauetako pilotaren eremuan gehiegitan dago pilotari gazte hauen prestakuntza horretarako gai ez diren arduradunen eskuetan.

Prestatzaileak, monitoreak edo entrenatzaileak pertsona honi jartzen diogun titulua edozein izanik ere garrantzi handiko funtzioa betetzen du adin hauetako pilotari gazteen eremuan, gero eta haur gehiago hurbiltzen baita pilota-eskoletara.

Lehen haurrak kalean edo edozein hormatan aritzen ziren pilotan eta pilotari on bihurtzen ziren euren kabuz ikasten, berariazko entrenamenduetan hasi aurretik.

Ildo honetan, argitu behar dugu praktika hau eragiten zuen zenbait faktore zegoela eta hauen artean pilotaren iharduera bera kultur eta gizarte-mailan indarrean zegoela nabarmendu behar da.

Lehen gazteek beraiek egokitzen zituzten euren arauak unean uneko egoerara.

Bi besterik ez zirenean eurek erabakitzen zuten zein irtenbide eman behar zioten.

Haatik, bi baino gehiago baziren, jolastokira eta helburu amankomunetara egokitu ohi ziren.

Gaur egun, aldiz, helduek bideratzen dute guztia.

Entrenatzaile eta monitoreek zehazten dute jokoaren erritmoa eta izaera.

Hori dela-eta, klub bateko partaide izateko adinean dauden gazte askok muzin egiten diote pilotari, adin horretara heltzen direnerako hauetako askok pilotan hamar urtean zehar jokatu ondoren.

Maiz helduek parte-hartzaileen ekimen eta sormena moztu egiten dute (espezialitate-mota, haur jakin batenganako interes berezia, txapelketa antolatzerakoan manipulazioa, estatus bereziak...) eta hau izan daiteke neurri batean animatzailerik handienak pilotaren esparrutik aldegitearen arrazoirik argiena.

Tokian tokiko eta lekuan lekuko gidari egokiak eratzen eta koordinatzen saiatu beharko dira beraz, gaur egungo Federazio eta Klubak...

Guztia berrantolatuko duen agiria lortuz, adin hauetan oinarri finkoek urrezko balorea baitute.